88. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBONTZEKO KONTZEJUA

Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea

Arbontzeko Kontzejuak, 2025eko apirilaren 8an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen 10 egun naturaleko epea irekitzea (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita), herritarrek, familia-unitateen titularrek, eska dezaten, interesik badute, herri-lurzati alorrak adjudikatzea, jarraikiz honako hauetan ezarritako baldintzei: Ordenantza, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea (Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arbontzen, 2025eko apirilaren 8an.–Kontzejuko burua, Salomé Iribarren Sotil.

Iragarkiaren kodea: L2505824