88. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Udal Plan Orokorrean egindako aldaketaren araudia (22. poligonoko 167. lurzatia)

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren 2025eko apirilaren 8ko 78E/2025 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Udal Plan Orokorra 22. poligonoko 167. lurzatiari dagokionez aldatzeko espedientea, Ignacio Leránoz Goñik sustatuta.

Hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Antsoainen, 2025eko apirilaren 28an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2506289