2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARTAXOA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Sukaldaria izendatzea
Amaitu da prozesua honako deialdi honetan: deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aritu daitezen Artaxoako Virgen de Jerusalén Zahar Egoitzaren zerbitzura. Lanpostu huts horiek dagozkio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horren bidez premiazko neurri batzuk hartzen dira, behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hala, kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin bat etorriz:
Artaxoako Udaleko alkateak, 2025eko abenduaren 22an emandako ebazpen baten bidez, honako hau ebatzi du:
EBATZI DUT:
1.–Langile lan-kontratudun finko izendatzea José David Quintero Laverde, Artaxoako Virgen de Jerusalén Egoitzaren zerbitzukoa, sukaldari lanpostua betetzeko, lanaldi osoz. Lanpostu hori hutsik dago eta 21 zenbakia dauka.
2.–Izendatutakoak 2025eko maiatzaren 7an jabetu beharko du karguaz.
3.–Ebazpen hau José David Quintero Laverderi eta Artaxoako Virgen de Jerusalén Egoitzari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpenaren aurka honako errekurtso hauek jartzen ahal direla:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Artaxoan, 2025eko apirilaren 22an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2506012