1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
121E/2025 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita hondakin organikoak konpostatzeko instalazio baten ingurumen baimen integratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Instalazioa Valtierrako udal mugartean dago eta haren titularra Lombricultura Valtierra SL da.
Instalazio horrek ingurumen baimen integratua du, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 863E/2023 Ebazpenaren bidez emana.
2024ko urriaren 2an, titularrak ingurumen baimen integratuan jasotako baldintzak aldatzeko eskatu zuen; zehazki, ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean, kudeatzen dituen hondakinen zerrendan, EHZ 191207 kodea duen hondakina sar dadila (19 12 06 kodean zehaztutakoaz bestelako zura), konposta egiteko prozesuan egituratzaile gisa erabiltzeko.
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, ondorioztatu du ez dela onargarria. Izan ere, instalazioaren jarduera konposta egitea da, ongarriak edo substratuak fabrikatzeko xedez konposta egiteko baimenduta dauden lehengaiak Ongarriei buruzko ekainaren 28ko 506/2013 Errege Dekretuan eta Labore-substratuei buruzko uztailaren 2ko 865/2010 Errege Dekretuan jasotzen dira, hurrenez hurren, eta aipatu bi errege dekretuetako batean ere ez da lehengai gisa onartzen EHZ 191207 kodea duen hondakina.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Ukatzea hondakin organikoak konpostatzeko instalazio baten ingurumen baimen integratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Instalazioa Valtierrako udal mugartean dago eta haren titularra Lombricultura Valtierra SL da.
Bigarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen ez badira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotako ingurumen diziplinako neurriak hartuko dira (testu bategin hori abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak, ezertan galarazi gabe legeria sektorialean ezarritakoa, aurrerantzean ere aplikatu beharko baita.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Lombricultura Valtierra SLri eta Valtierrako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko apirilaren 2an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F2505262