88. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

AKATS ZUZENKETA, Vicarli Truck SLU enpresaren 2024-2026 aldirako hitzarmen kolektiboan.

2024ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 10ekoan, 178C/2024 Ebazpenaren iragarkia argitaratu zen, zeinaren bidez erabakitzen baita Vicarli Truck SLU enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bildutako alderdiei dagokienez, honako akats hau antzeman da:

Honako hau dioen tokian:

"Honako hauek sinatu dute hitzarmen hau:

–Vicarli Truck SLUren enpresa alderdiak, zuzendaritza nagusiak eta Giza Baliabideetako zuzendaritzak.

–Langileen alderdiak, enpresa batzordea osatzen duten guztiek (CCOOko 2 ordezkari, ELAko 2 ordezkari eta UGTko 1 ordezkari), ukituriko langileen ordezkari gisa."

Honela behar du:

"Honako hauek sinatu dute hitzarmen hau:

–Vicarli Truck SLUren enpresa alderdiak, zuzendaritza nagusiak eta Giza Baliabideetako zuzendaritzak.

–Langileen alderdiak, enpresa batzordea osatzen duten pertsona gehienek (CCOOko 2 ordezkari eta UGTko 1 ordezkari), ukituriko langileen ordezkari gisa."

Aditzera ematen da akats zuzenketa, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko apirilaren 2an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2505669