87. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko burutzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2025eko apirilaren 10ean, 8/2025 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua: "Gaia: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren eskumen guztiak eskuordetzan ematea Martín M.ª Picabea Aguirre buruordeari, 2025eko apirilaren 16tik 25era bitartean, biak barne".

–Ikusirik zer dagoen ezarrita Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez, horiek izanik, kasu honetan, Mankomunitateko buruarenen parekoak.

–Ikusirik Jesús M.ª Larretxea Lazkano Mankomunitateko buruak, herritik kanpo izanen delakoz, ezin izanen dituela bete burutzaren eskumenak 2025eko apirilaren 16tik 25era bitarte.

–Ikusirik zer eduki duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluak (Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen errege dekretua). Izan ere, aipatu artikuluak aditzera ematen du alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea hark dituen eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikuluak, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetze hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formalitateak.

EBATZI DU:

Lehena.–Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren eskumen guztiak eskuordetzan ematea Martín M.ª Picabea Aguirre buruordeari, 2025eko apirilaren 16tik 25era, herritik kanpo izanen delakoz.

Bigarrena.–Jakinaraztea Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruorde Martín M.ª Picabea Aguirreri eskumenak haren esku utzi direla. Horrek ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-2 artikuluan agindutakoari jarraikiz (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kideen Batzarrari, jakinaren gainean egon dadin, hala xedatzen baitu, 44.4 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak, zeinaren bidez onesten baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.

Larraintzarren (Ultzama), 2025eko apirilaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L2505680