2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KINTOA MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespenak
Kintoa Mankomunitateak, 2025eko apirilaren 10ean egin ohiko Batzarrean, hasiera batean onetsi zituen Mankomunitatearen 2025eko aurrekontua eta 2025eko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa Baztango eta Erroko Udaletako Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik izanez gero, Batzarrak horien eta aurrekontuaren edota plantillaren behin betiko onespenaren gaineko akordio zehatza hartuko luke. Erreklamaziorik ez balego, aurrekontua eta plantilla organikoa behin betiko onartutzat emanen dira, jendaurreko epea igaro ondoren.
Baztanen, 2025eko apirilaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2506034