2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2025eko plantilla organikoaren moldaketa. Hasierako onespena
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2025eko apirilaren 14an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoaren moldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak, uztailaren 2koak, 235. artikuluan ezarritakoaren arabera, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Leitzan, 2025eko apirilaren 15ean.–Lehendakaria, Maider Amantegi Urdalleta.
Iragarkiaren kodea: L2505820