2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTEKO, CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen Batzarrak, 2025eko apirilaren 7an egin ohiko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen onestea 2025eko ekitaldiko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, aintzat hartuz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan agindutakoa, baita horrekin bat heldu den legerian agindutakoa ere (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarkia paratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki erakundearen ediktu-taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan, horrek galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar izatea. Hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarrita dagoena (aplikatu beharrekoa, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak), bai eta 6/1990 Legearen 271. artikuluan ezarritakoa ere.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.
Cintruenigon, 2025eko apirilaren 8an.–Mankomunitateko burua, José Yanguas Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2505800