87. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE, CINTRUÉNIGO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Cascante, Cintruenigo eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen Batzarrak, 2025eko apirilaren 7an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-entitatearen iragarki-taulan iragarkia paratu ondotik, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork erreklamaziorik egin gabe, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

Cintruenigon, 2025eko apirilaren 8an.–Mankomunitateko burua, José Yanguas Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2505799