2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2025eko apirilaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko aurrekontua.
Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Uharten, 2025eko apirilaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Edorta Beltzunegi López.
Iragarkiaren kodea: L2505785