2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
URDIAIN
Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Deialdi bat iragartzen da, udalerriko bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Hamabost egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan. Aurreko guztia, bete daitezen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.
Urdiainen, 2025eko martxoaren 3an.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.
Iragarkiaren kodea: L2505480