87. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Hautetsien ordainsariak

Urdiaingo Udalak, 2025eko martxoaren 12an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Udaleko Osoko Bilkurak eta bertaratu guztien aldeko botoarekin ezarri ditu Udaleko hautetsiei ordaintzeko irizpideak, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan xedatuarekin, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoarekin, udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz:

Lehenbizikoa.–Udal horretako alkate kargua betetzeko dedikazio partziala ezartzea. Urtean jasoko duen lansaria 17.500 euro izanen da, eta alta emanen zaio Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean, eta Udalak ordainduko ditu ordaindu beharreko enpresa kuotak.

Urdiainen, 2025eko apirilaren 1ean.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2505479