87. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Urdiaingo Udalak, 2025eko martxoaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Urdiainen, 2025eko apirilaren 1ean.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2505478