87. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Etaiuko Udalak, 2024ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etaiuko Udalaren 2025eko plantilla organikoa, eta erabaki hori argitaratu zen 2024ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 16an.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez baitu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da. Hona haren laburpena:

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %60. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

Administrazio-araubideko langileak.

Lanpostuaren izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %60. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

Administrazio-araubideko langileak.

Rafael Hervás Guerrero. Idazkaria.

Etaiun, 2025eko apirilaren 16an.–Alkate udalburua, María Begoña Fernández Salinas.

Iragarkiaren kodea: L2505911