2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESPARTZAKO KONTZEJUA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Espartzako Kontzejuko Batzarrak, 2025eko otsailaren 27an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Espartzako Kontzejuaren 2025erako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Erabaki hori 2025eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17an.
Jendaurreko aldia iragan denez inork ez erreklamaziorik ez oharrik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betikoz onetsitzat hartzen da, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari; hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluka:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 0,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 114.148,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 145,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.920,00 euro.
5. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa: 0,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 128.224,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Gastuak, guztira: 244.437,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 350,00 euro.
2. kapitulua. –Zeharkako zergak: 0,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 26.300,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 113.800,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 56.612,28 euro.
6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bertzelako diru-sarrera batzuk: 150.023,23 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 347.085,51 euro.
Espartzan, 2025eko apirilaren 14an.–Kontzejuko lehendakaria, Elizabeth Uría Manterola.
Iragarkiaren kodea: L2505748