2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2025eko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean.
Etxarrin, 2025eko apirilaren 10ean.–Alkatea, José María Odériz Azcona.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Lanpostua: idazkaria; Ziritzako, Etxarriko eta Etxauriko udalekiko batasunean sarturiko zerbitzua. Burua: Etxauriko Udala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskaraz jakitea: merezimendua. Hizkuntza-eskakizuna: B2. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %6,88. Administrazio-egoera: jardunean.
Izenen zerrenda
Administrazio-kontratudunak.
Deiturak eta izena: Mauleón Goñi, Alberto. Maila: A. Kargua: batasuneko idazkaria. Gradua: 2. Antzinatasuna: 2013ko uztailaren 15a. Jardunean.
Iragarkiaren kodea: L2505694