2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea ), behin betiko onesten dira Udalaren 2025eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Aurrekontua hasiera batez onetsi zen Udalaren 2025eko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran.
Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2025eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31n.
Hona hemen aurrekontuaren laburpena:
DIRU-SARRERAK:
I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 1.114.000,00 euro.
II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.310.000,00 euro.
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 282.675,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.944.900,00 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 663.110,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak bertzerentzea: 55.000,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 1.105.315,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 6.475.000,00 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 892.000,00 euro.
II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 2.562.350,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 213.150,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.807.500,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: -.
Gastuak, guztira: 6.475.000,00 euro.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Caparroson, 2025eko apirilaren 25ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2506242