2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABREDO
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Cabredoko Udalak, 2025eko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Cabredon, 2025eko apirilaren 14an.–Alkatea, Gorka Sancho Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: L2505752