87. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Eskumena eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

2025eko apirilaren 10ean, honako ebazpen hau eman zuen Azagrako alkateak:

Kontuan harturik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibidea, alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa.

Aintzat harturik zer dagoen ezarrita Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan.

EBAZTEN DUT:

1.–Udal honetako zinegotzi Francisco José Sánchez Díazen esku uztea 20250122/24829 ezkontza zibila egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatuta. Ezkontza zibil hori Azagrako Bake Epaitegiko bulego laguntzailean izapidetu da.

2.–Horren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Azagran, 2025eko apirilaren 10ean.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2505604