87. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Tafallako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko otsailaren 18an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00674.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200100674 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

–LOTE BAKARRA:

"Finka: 11995, Tafallakoa. Erregistro kode bakarra / Erregistro finkaren identifikatzaile bakarra: 31016000181199. 2044. liburukia; 325. liburua; 211. orria; 7. inskripzioa.

Azalpena.

Hiri finka: Bi. Panueva kaleko hamaika eta hamahiru zenbakiak hartzen dituen eraikin baten beheko solairuan dagoen negozio-lokala edo etxabea. Laurogeita bederatzi metro eta hirurogeita lau dezimetro koadroko azalera eraikia du. Mugak: sartu eta eskuinaldean, Panueva kaleko hamahiru zenbakia duen ataria, eskailera eta eskailera-burua; ezkerraldean, bat eta bi zenbakiak dituzten trastelekuak eta garajerako sarrera; eta atzealdean, garajea. Ehuneko sei osoko eta hirurogeita sei ehuneneko partaidetza-kuota du.

Katastrokoa: Tafallan. 24. poligonoa, 14. lurzatia, 1. azpieremua, 2. eta 25. hiri-unitateak, eta 24. poligonoa, 15. lurzatia, 1. azpieremua, 1., 8. eta 13. hiri-unitateak.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002067662PK, 310000000002067683WP, 310000000002067684EA, 310000000002067691UG eta 310000000002067696SB, hurrenez hurren.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko apirilaren 24an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2506231