Iragarkia
87. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 5a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
149/2025 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2025-2026 ikasturterako laguntza deialdi bat, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe itunduetan Osasunerako Hezkuntza, Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntza, Jasangarritasunerako eta Ingurumenerako Hezkuntza eta Memoria Historikoaren, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Hezkuntza eskolan sustatzeko eta garatzeko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 822484.
1994. urteaz geroztik, Hezkuntza eta Osasun Departamentuen arteko lankidetzari esker, eta eskoletan osasuna bultzatzearren, honako hau izan da lehentasuna: "ikastetxeei erraztea osasunaren sustatzaile gisa duten eginkizuna, Europan Osasunaren Mundu Erakundeak, UNESCOk eta nazioarteko beste organismo batzuek bultzatzen duten bezala". Lankidetza hori, halaber, indartu egin da 2023an bi departamentuek sinatutako akordioari esker.
Gainera, 2009tik, Nafarroako Foru Komunitatean "Elkartasunaren aldeko eskolak" programa antolatzen da. Haren helburua da Nafarroako ikastetxeek garapenerako hezkuntza eta elkartasun balioak zehar-lerro gisa txertatzea curriculumean, bai eta ikastetxeko hezkuntza proiektuan ere. Hori guztia aurrera ateratzeko lankidetzan aritu dira Hezkuntza Departamentua, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua, hezkuntza komunitatea, eta Nafarroako garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak (GGKE).
Modu bertsuan, 2012-2013 ikasturtetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin elkarlanean, lan egiten ari gara ikastetxeek ingurumenaren jasangarritasunaren aldeko kultura susta dezaten, biodibertsitatea eta klima babestuz, eta kontsumo arduratsua, birziklapena, berdeguneekin kontaktua eta bizitza jasangarriaren garapena sustatuz.
Azkenik, eta 2024an berritutako 2020ko akordiotik aurrera, Hezkuntza Departamentuaren eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentuaren artean, Memoriaren, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Eskolen Sarearen bidez, hainbat hezkuntza jarduketa sustatuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan memoria, bizikidetza eta giza eskubideen inguruko gaiak lantzeko.
Ikusirik Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak emandako aldeko txostena, onets dadin 2025-2026 ikasturterako laguntza deialdi bat, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe itunduetan Osasunerako Hezkuntza, Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntza, Jasangarritasunerako eta Ingurumenerako Hezkuntza eta Memoria Historikoaren, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Hezkuntza eskolan sustatzeko eta garatzeko.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea ikastetxe itunduetan Osasunerako Hezkuntza, Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntza, Jasangarritasunerako eta Ingurumenerako Hezkuntza eta Memoria Historikoaren, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Hezkuntza eskolan sustatzeko eta garatzeko laguntzen deialdia. Ebazpen honen I., II., III. eta IV. eranskinetan azaltzen diren oinarriek arautuko dituzte laguntzak.
2. Gastua baimentzea, gehienez ere 30.000 euro, ikastetxe itunduetan jarduketak gara daitezen honako arlo hauetan: Osasunaren aldeko Hezkuntza eta Sustapena, Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntza, Jasangarritasunerako eta Ingurumenerako Hezkuntza, eta Memoriaren, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Hezkuntza. Gastu hori egotziko zaio 2026ko gastuen aurrekontuan honako partida honen baliokide den partidari: 2025eko gastuen aurrekontuko "Ikastetxe itunduetako hezkuntza arloko prestakuntza programak eta berrikuntza proiektuak" izeneko 420002 42100 4811 322000 partida. Baldin eta kreditu egokia eta nahikoa bada.
3. Ebazpen honek eta haren eranskinek ez dute administrazio bidea amaitzen eta beren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzailetza delegatura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Prestakuntza eta Kalitate Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2025eko martxoaren 25ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK, OSASUNERAKO HEZKUNTZA, GARAPENERAKO ETA HERRITARTASUN GLOBALERAKO HEZKUNTZA, JASANGARRITASUNERAKO ETA INGURUMENERAKO HEZKUNTZA ETA MEMORIA HISTORIKOAREN, BAKEAREN ETA BIZIKIDETZAREN ALDEKO HEZKUNTZA ESKOLAN SUSTATU ETA GARATZEKO LAGUNTZEN DEIALDIAN PARTE HARTZEKO
Lehena.–Xedea.
Oinarri hauen xedea da arautzea laguntzen deialdian parte hartzea, honako hauek babesteko eta aitortzeko: 2025-2026 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe itunduetan Osasunerako Hezkuntza, Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntza, Jasangarritasunerako eta Ingurumenerako Hezkuntza eta Memoria Historikoaren, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Hezkuntza sustatzen duten proiektuak.
Bigarrena.–Hartzaileak.
Deialdi honen hartzaileak irakaskuntza hauek ematen dituzten ikastetxe itunduak dira:
a) Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntza.
b) Bigarren Hezkuntza (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ditu barne).
c) Lanbide Heziketa.
d) Araubide berezia (hizkuntzen, arte edo kirol irakaskuntzak ditu barne).
e) Hezkuntza berezia.
f) Helduen hezkuntza.
Deialdi honetan parte hartzeko, eskaera aurkezten denean eta proiektua egiten den bitartean, irakasleek jarduneko zerbitzuan egon behar dute aipatutako ikastetxeetako batean.
Lehentasunez irakasleek taldean hartu beharko dute parte. Ikastetxe bereko irakasle taldeak zein ikastetxe ezberdinetako irakasleen artean osatutako taldeak aurkezten ahalko dira.
Zenbait kasu justifikatutan, irakasleek ez ezik irakasle ez diren ikastetxeko langileek ere har lezakete parte proiektuaren garapenean.
Hirugarrena.–Proiektuetan bete beharrekoak.
Deialdi honen esparruan aurkeztutako proiektuek originalak, ekonomikoki eta teknikoki bideragarriak izan beharko dute eta eragin kualitatiboa izan hezkuntza jardueran.
Era berean, 2025-2026 ikasturtean zehar eginen dira, eta 2026ko maiatzaren 31 izanen da amaitzeko azken eguna.
Gainera, proiektuak kontuan izan beharko ditu gai hauen inguruan erakunde eskudunek gomendatzen dituzten printzipio orokorrak:
a) Osasunerako Hezkuntzaren sustapena eta garapena bultzatzea:
–Ikastetxearen urteko programazio orokorrean eta programazio didaktikoetan zehar-lerro gisa sartzea Osasunerako Hezkuntzaren edukiak; besteak beste, elikadura, ariketa fisikoa egitea, gorputz eta postura higienea, segurtasuna eta istripuen prebentzioa, mugikortasun osasungarri eta jasangarria, adikzioen prebentzioa, afektibitate eta sexu hezkuntza, emozio osasuna eta abar.
–Bizimodu osasungarriak eta oreka fisiko, psikologiko eta soziala izaten laguntzen duten ohiturak, jarrerak eta balioak sortzea.
–Ikasleen gaitasuna handitzea, beren osasunaren inguruan egokienak diren erabakiak har ditzaten.
–Lankidetza harremanak ezartzea Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen, inguruko zentro soziosanitarioen, familien eta komunitatearen artean, osasunerako hezkuntza programa koherenteak presta daitezen.
–Berdintasuna zeharka sartzea ohitura osasungarrien ikasketan.
–Egin beharreko ekintzen artean kontuan izatea bide-segurtasunari eta ikastetxean arriskuei aurrea hartzeari lotutako alderdiak.
–Ikastetxeek beste irizpideren bat sartzen ahalko dute beren hezkuntza proiektuan jasotako berariazko beharrei buruz edo osasun arloko lehentasunei buruz.
b) Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntza bultzatzea:
Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntzako edukiak sartzea, zehar-lerro gisa, ikastetxearen urteko programazio orokorrean eta programazio didaktikoetan, garapen jasangarriko helburuak kontuan hartuta, esate baterako: justizia soziala eta ekitatea, globalizazioa eta elkarrekiko mendekotasuna, giza garapena eta garapen jasangarria, aniztasuna, bakea eta gatazka, herritartasun globala, giza eskubideak, bidezko merkataritza, kontsumo arduratsua eta elikadura burujabetza.
–Ikasleen gaitasunak handitzea, gauza izan daitezen herritar guztien erantzukidetasunari buruzko erabakiak hartzeko, giza garapen jasangarriaren prozesuan.
–Elkartasunarekin, justizia sozialarekin eta giza eskubideekin lotutako balioak eta jarrerak sustatzea.
–Bizimodu solidarioagoak hurbilarazten dituzten trebetasunen garapena sustatzea.
–Familien eta komunitate osoaren parte-hartzea errazten duten jarduerak sustatzea.
–Elkarlanerako harremanak ezartzea inguruneko beste ikastetxe eta gizarte entitateekin, prestatzeko garapenerako hezkuntzarekin koherenteak diren programak.
–Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen, Gizarte Entitateen, eta Administrazioan gai hauetan eskudunak diren zerbitzuen hezkuntza ahalmenak erabiltzea, eta erantzukizun partekatua eta elkarlan estua sustatzea.
c) –Jasangarritasunerako eta Ingurumenerako Hezkuntza bultzatzea.
–Gaitasunen ikuspegi batetik, Ingurumenerako Hezkuntzaren edukiak txertatzea ikastetxearen urteko programazio orokorrean eta programazio didaktikoetan (ikastetxeko edo inguruneko hondakinen, energiaren eta ur baliabideen kudeaketa, eskola-baratzeak eta abar).
–Bizimodu jasangarriak bultzatzen dituzten ohitura, jarrera eta balioak sortzea hezkuntza komunitatean.
–Ikasleek ingurumen arloko erabaki egokienak hartzeko duten gaitasuna handitzea. Hala, ingurumena hobetzeko prozesuak abiarazteko gai izanen dira, bai eskolan, bai herrian, geroago, lagungarriak izan daitezen problematika globalari erantzuteko.
–Ikastetxearen ingurune fisikoa hobetzea, ingurumenari lotutako neurriak hartuz.
–Egin beharreko ekintzen artean kontuan izatea ingurumen osasunari eta ikastetxeko arriskuen prebentzioari lotutako alderdiak.
d) –Memoria Historikoaren, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Hezkuntza bultzatzea.
Memoria Historikoaren, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Hezkuntza edukiak zehar-lerro gisa sartzea ikastetxeko urteko programazio orokorrean eta programazio didaktikoetan, hala nola tolerantzia, justizia, bizikidetza baketsua, giza eskubideak, memoria historikoa, bakearen kultura eta abar.
–Ikasleen erabakimena handitzea, gizarte tolerantea eta baketsua sortzeko herritar guztien erantzukidetasunaren inguruan.
–Elkarrizketarako eta gatazkak modu baketsuan konpontzeko ohiturak, jarrerak eta balioak sortzea hezkuntza komunitatean, eta gorrotoaren diskurtsoaren aurka egitea.
–Familien eta komunitate osoaren parte-hartzea errazten duten jarduerak sustatzea.
–Inguruko beste ikastetxe, familia eta gizarte erakunde batzuekin lankidetza harremanak ezartzea.
Proiektuak ikastetxe bati atxikirik egonen dira beti, nahiz eta beste ikastetxe batzuek ere har dezaketen parte. Ikastetxe horri, hemendik aurrera, ikastetxe koordinatzailea deituko zaio. Proiektuaren koordinatzailearen destinoko ikastetxea hartuko da ikastetxe koordinatzailetzat.
Aurkeztutako proiektuek ikastetxe koordinatzailearen zuzendaritza taldearen aldeko txostena izanen dute, ikastetxearen hezkuntza jarduna hobetzeko ekarpena egiten dutela adieraziz. Hartara, proiektuak urteko plan orokorrean (UPO) sartu beharko dituzte. Zuzendaritza taldeak haren garapena bermatuko du, inplikatutako irakasle taldean gerta daitezkeen aldaketak gorabehera.
Ikastetxe batek aurkeztutako proiektuek independenteak izan beharko dute, eta gai desberdinak garatu beharko dituzte.
Laugarrena.–Proiektuaren koordinazioa ikastetxean.
Proiektuak koordinatzaile bat izan beharko du. Hark izanen du lantaldea koordinatzeko ardura, eta Hezkuntza Departamentuarekiko solaskidea izanen da. Koordinatzailea beste pertsona batek ordez lezake, justifikatutako arrazoiak tarteko. Horretarako, beharrezkoa izanen da ikastetxeko zuzendaritzaren oniritzia, zeinak aldaketa eskatu beharko baitio Prestakuntza eta Kalitate Ataleko Prestakuntza Programen Bulegoari.
Honako hauek baloratuko dira hautatua izateko: konpromisoa, ezagutzak, kudeatzeko ahalmena eta hezkuntza komunitate guztia motibatzeko gaitasunak. Ikastetxeak, ordutegi antolamenduagatik posible badu, bi ordu osagarri bitarte esleitzen ahalko dizkio ikastetxeko proiektuaren koordinatzaileari, zeregin horietarako.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkeztea eta hori egiteko epeak.
Proiektuaren koordinatzaileak II. eranskinean dagoen formularioaren ereduari jarraikiz parte hartzeko eskaera aurkeztu beharko du, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/escuelas-en-red) dagoen inprimakiaren bidez.
Inprimakia bete eta igorri ondoren, koordinatzaileak sortutako dokumentua jasoko du PDF formatuan, inprimakia betetzean adierazi duen helbide elektronikoan. Ondoren, dokumentazioa sinatu eta Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako edozein bulegotan, edo Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan ezarri bezala.
https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa
Eskaerak Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza eta Kalitate Atalari zuzenduko zaizkio.
Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Seigarrena.–Hautapen batzordea.
Batzorde hauek hautatuko dituzte proiektuak:
–Osasunerako Hezkuntzaren sustapena eta garapena bultzatzen duten proiektuetarako batzorde teknikoa. Kide hauek izanen ditu: Osasun Departamentuak izendatutako teknikari bat eta Hezkuntza Departamentuak izendatutako beste bat.
–Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntza bultzatzen duten proiektuetarako batzorde teknikoa, honako kide hauez osatua: Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak izendatutako teknikari bat eta Hezkuntza Departamentuak izendatutako beste bat.
–Jasangarritasunerako eta Ingurumenerako Hezkuntza bultzatzen duten proiektuetarako batzorde teknikoa, kide hauez osatua: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak izendatutako teknikari bat eta Hezkuntza Departamentuak izendatutako beste bat.
–Memoria Historikoaren, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko hezkuntza bultzatzen duten proiektuetarako batzorde teknikoak honako kide hauek izanen ditu: Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak izendatutako teknikari bat eta Hezkuntza Departamentuak izendatutako beste bat.
Zazpigarrena.–Hautapen prozesua.
Aurkeztutako proiektuen hautaketa bat eginen da; horretarako, irizpide hauek erabiliko dira, ondoren ematen den baremoarekin batera:
a) Proiektua ebazpen honen hirugarren oinarrian aipatutako erakunde eskudunek gomendatutako printzipio orokorretara egokitzea (5 puntu gehienez).
b) Proiektuaren bidez hobetu nahi den alderdia edo beharra definitzea, modu argi eta zehatzean; proiektuaren testuingurua (10 puntu gehienez).
c) Proiektuaren originaltasuna (5 puntu gehienez).
d) Helburuak argi definitzea: berariazkoak, neurgarriak, lortzeko modukoak eta garrantzitsuak. Askotariko eduki koherente eta garrantzitsuak (10 puntu gehienez).
e) Ikasleek funtsezko gaitasunak garatzea. Proiektuak nola lagunduko duen gaitasun horiek eskuratzen (10 puntu gehienez).
f) Egokitzapen metodologikoa. Parte-hartze eta ikaskuntza aktiboko prozesuak sustatzea (10 puntu gehienez).
g) Proiektua planifikatzea eta haren tenporalizazioa (5 puntu gehienez).
h) Proiektuaren zabalkundea (5 puntu gehienez).
i) Material pedagogikoa sortzea (5 puntu gehienez).
j) Ikasleek proiektuan parte hartzea (10 puntu gehienez).
k) Hezkuntza komunitateko beste kide batzuen, irakasleen, irakasle ez diren langileen eta familien edo ingurunearen parte-hartzea eta lankidetza (udalak, osasun-etxeak, mankomunitateak, gobernuz kanpoko erakundeak, unibertsitateak, etab.) (10 puntu gehienez).
l) Beste ikastetxe batzuekin sarean lan egitea aurreikustea (5 puntu gehienez).
m) Proiektua ebaluatzeko irizpideak eta prozesua argi eta garbi definitzea (10 puntu gehienez).
Guztira: 100 puntu.
Proiektuak, hautatua izateko, gutxienez 60 puntu lortu beharko ditu.
Prestakuntza eta Kalitate Atalak neurriak hartzen ahal ditu deialdi honetan hautatutako proiektuei aholkuak emateko eta behar bezalako jarraipena eta kontrola egiteko.
Zortzigarrena.–Deialdiaren ebazpena.
Duten gaiaren arabera, ebazpen honen seigarren oinarrian aipatzen diren batzorde teknikoek aurkeztutako proiektuak aztertu, eta onartutako proiektuen zerrenda eta bakoitzari emandako behin-behineko puntuazioa argitaratuko dituzte Hezkuntza Departamenduaren Eskolak Sarean web-orrian: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/escuelas-en-red.
Eskaeraren bat akats formalekin aurkeztuz gero, akatsen arrazoia azaldu beharko da espresuki. Atzemandako akats horiek zerrenda argitaratu eta bost egun naturaleko epean zuzentzen ahalko dira. Proiektuko koordinatzaileak, epe horretan, erreklamazioak aurkezten ahalko ditu, edo berariazko ukoa.
Behin erreklamazioak aztertuta, dagokion batzorde teknikoak behin betiko zerrenda egin eta aipatutako web-orrian argitaratuko du, eta laguntza emateko proposamena helaraziko dio organo eskudunari.
Proposamena ikusirik, ebazteko eskumena duen organoak laguntzak emateko ebazpena onetsiko du.
Bederatzigarrena.–Laguntzen zenbatekoa.
Erabilgarri dagoen aurrekontuaren arabera, ikastetxeek 750 euroko laguntza jaso dezakete gehienez, ikastetxeko eta onetsitako proiektu bakoitzeko. Laguntzen zenbatekoa modu proportzionalean banatuko da proiektua onartua duten ikastetxeen artean (60 puntu gutxienez). Ez da dirulaguntzarik emanen justifikatu eta xehatutako aurrekonturik gabe.
Hamargarrena.–Laguntzak ordaintzea.
Eskuratutako materialak edo baliabideak zuzenean lotuta egonen dira proiektua inplementatzeari, eta memorian justifikatuko da horiek eskuratu izana. Proiektuari lotuta dauden irakasleen soldatak eta haborokinak ez dira inolaz ere laguntza honen kargura ordainduko.
Gastu guztiak justifikatzeko, fakturek ikastetxearen izenean egon beharko dute, eta 2025eko irailaren 1a baino geroagokoak eta 2026ko maiatzaren 10a baino lehenagokoak izan beharko dute.
Memoria aurkezteko epea amaitu aurretik, koordinatzaileak fakturak aurkeztu beharko dizkio Prestakuntza eta Kalitate Atalari, pdf formatuan. Horretarako, mezu elektroniko bakarra bidali beharko du helbide honetara: sformacion.prestakuntza@navarra.es Mezu horretan argi eta garbi adieraziko da zer izen duen ikastetxeak eta zer proiekturi dagozkion fakturak.
Ondoren, memoriaren IV. eranskina bete beharko da (Fakturatzeko informazioa), kontzeptuak eta zenbatekoak jasotzeko.
Emandako laguntzak gastua justifikatzeko fakturak eta memoria aurkeztu ondoren ordainduko dira, organo eskudunaren ebazpen baten bidez.
Hamaikagarrena.–Bukaerako memoria.
Koordinatzaileak 2026ko maiatzaren 31 baino lehen igorri beharko dio ikasturte bukaerako memoriaren kopia formatu elektronikoan Prestakuntza eta Kalitate Atalari. Horretarako, web-orrian dagoen formularioari jarraituko dio: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/escuelas-en-red.
Memoriak III. eranskinean aipatzen diren atalak bilduko ditu.
Hamabigarrena.–Proiektuaren argitalpena eta hedapena.
Hezkuntza Departamentuak hautatu diren proiektuak jendaurrean jartzen ahalko ditu, osorik edo zati bat. Ekimen horiek, bestalde, egoki iruditzen zaizkion beste bide batzuen bitartez zabal ditzake, baita Interneten ere, baina horrelakoetan beti aipatu beharko du proiektuaren egileak nor diren. Kontuan hartu behar da irudi-eskubideen gainean beharrezkoak diren baimenak eduki beharko dituela.
Deialdian parte hartzeak haren oinarriak onartzea dakar berekin, bai eta edozein argitalpen egiteko behar diren eskubideak lagatzea ere.
Hamahirugarrena.–Bateraezintasuna.
Proiektu bat onartzen bada berrikuntza proiektuen deialdian eta deialdi honetan, bi laguntzetako bat hautatu beharko du ikastetxeak.
II. ERANSKINA.–IKASTETXE ITUNDUETAN ESKOLA SAREKO PROIEKTUKO DEIALDIAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEAREN EREDUA
1. Koordinatzailearen datuak:
- Izen-deiturak.
- IFZa.
- Helbide elektronikoa.
2. Ikastetxearen datuak:
- Ikastetxearen izena eta sozietate-izena.
- Herria.
- Ikastetxearen IFKa.
- Ikastetxearen helbide elektronikoa.
- Telefonoa.
3. Proiektua:
- Proiektuaren izenburua.
- Lotura-eremua (ebazpen honen hirugarren oinarrian zehaztutakoa).
- Proiektuaren deskripzio laburra (30-40 hitz).
- Hezkuntzako zein etapari zuzenduta dagoen.
- Helburuak eta edukiak.
- Testuinguruan kokatzea. Hobetu nahi den arazoa edo alderdia.
- Ikasleek garatzea nahi diren gako-gaitasunak.
- Metodologia.
- Faseak eta tenporalizazioa. Jardueren, arduradunen eta baliabideen egutegia.
- Egin beharreko materialak (halakorik balego) eta proiektuaren zabalkundea.
- Ikasleen parte-hartzearen eta inplikazioaren deskribapena.
- Hezkuntza komunitateko edo inguruneko kideen parte-hartzearen deskribapena.
- Sareko lanaren aurreikuspena.
- Proiektua ebaluatzeko irizpideak.
- Aurrekontu justifikatua.
- Eranskinak (baldin badaude).
4. Ikastetxeko zuzendariaren txostena:
Ikastetxeko zuzendari jaun/andreak ............................................................................................. proiektuaren aldeko txostena ematen du, proiektu hori bera aurkez dadin 2025-2026 ikasturterako laguntza deialdian, Osasunerako Hezkuntza, Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntza, Jasangarritasunerako eta Ingurumenerako Hezkuntza eta Memoria Historikoaren, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Hezkuntza eskolan sustatzeko eta garatzeko. Halaber, adierazten du proiektua lagungarria dela ikastetxeko hezkuntza jarduna hobetzeko.
Data:
Ikastetxeko zuzendaria:
Sinatua:
III. ERANSKINA.–AZKEN MEMORIAREN EREDUA
Memoriek honako atal hauek izan beharko dituzte:
1. Proiektuaren izenburua.
2. Proiektuaren koordinatzailea.
3. Proiektuaren garapenaren laburpena.
4. Helburuen betetze-maila.
5. Jardueren eta erabili diren baliabideen jarraipena.
6. Proiektuaren eragina.
a. Irakasleengan.
b. Ikasleengan.
c. Hezkuntza komunitatearen beste eremu batzuetan edo ingurunean.
7. Egindako gastuen justifikazioa.
8. Proiektuaren balorazioa eta hobekuntza alorren proposamena.
9. Erabilitako materialak edo horietarako esteka.
10. Ebazpen honen IV. eranskina (Fakturatzeko informazioa).
IV. ERANSKINA.–FAKTURATZEKO INFORMAZIOA
Ikastetxea:
Proiektuaren izena:
Koordinatzailea:
KONTZEPTUA | FAKTURAREN ZENBATEKOA, GUZTIRA | PROIEKTUARI EGOZTEN ZAION ZENBATEKOA |
Iragarkiaren kodea: F2504809
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
