6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
CORELLAKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA
2025eko maiatzeko batzar orokor berezia
Batzar orokor berezirako deia egiten zaie ureztatzaileen elkarteko kide guztiei. Batzarra 2025eko maiatzaren 29an izanen da, Corellako (31591, Nafarroa) María Villar Díaz zinema aretoan (Laurel kalea z.g.). Bi deialdi izanen dira; lehenengoa, 18:00etan, eta, bigarrena, 18:30ean. Hori guztia, bete dadin sindikatu honen ordenantzen 44. artikulua. Gai-zerrenda honako hau izanen da:
Bakarra: Nafarroako Ubidearen Bigarren Fasean sartuta dauden Corellako ureztatzaileen elkartearen lurzatiak banatzeko akordioak hartzea eta informazioa ematea, eta Nafarroako Gobernuaren lurzatiak biltzeko eta lur ureztatuak modernizatzeko prozesuari atxikitzea, bat etorriz Nekazaritza Azpiegiturei buruzko 1/2002 Foru Legearekin; hala, komunitate berri bat eratuko da, nahiz eta Corellako Ureztatzaileen Komunitatea mantenduko den sartu gabeko gainerako lurzatietan.
Corellan, 2025eko apirilaren 22an.–Komunitateko burua, Javier Jiménez López.
Iragarkiaren kodea: P2505976