86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOA MANKOMUNITATEA

Enekorriko larreen enkantea 2025-2033 urteetarako (biak barne)

Kintoa Mankomunitateak Enekorriko larreak esleituko ditu 2025-2033 urteetan (biak barne), gutunazal itxi bidezko enkante publiko bidez.

Lizitazioaren oinarrizko prezioa: 2.300 euro urteko. Errematearen prezioa urtero igoko da, eta eguneratzea Nafarroan kontsumorako prezioen indizea (KPI) aplikatuz egingo da, betiere indize hori negatiboa ez bada; kasu horretan, azken eguneratzearen prezioari eutsiko zaio.

Behin-behineko fidantza: 46,00 euro.

Eskaintzak aurkezteko lekua eta epea: Kintoa Mankomunitateko Idazkaritzan (Baztango Udala, Foruen plaza, 1, 31700, Elizondo, Nafarroa), 9:00etatik 14:00etara, 20 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamenak erantsitako eredu ofizialaren araberakoak izango dira, eta gutun-azal itxi bakarrean aurkeztuko dira. Gutun-azal horretan honako hauek jasoko dira: proposamena, lizitatzailearen NANaren fotokopia eta behin-behineko fidantza Mankomunitateko gordailutegian sartu izanaren egiaztagiria.

Proposamenak Baztango Udalean irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo asteko ortzegun balioduneko 14:00etan.

Baztanen, 2025eko apirilaren 16an.–Mankomunitateko burua, Fernando Anbustegi Goñi.

PROPOSAMEN EREDUA

.................................................................................................................................................. j./and. helbidea ................................................................................, NAN zk. ................................................, telefonoa .............................................., e-posta ..................................................................................., 2022-2033 urteetan (biak barne) Kintoa Mankomunitateak ENEKORRIko larreak errentan emateko enkante publikoaren eta enkante hori arautzen duen baldintza-agiriaren berri izanik, errentamendu horrengatik urteko ....................................................................................................................................................................................................................................................... euro eskaintzen ditu (letraz eta zenbakiz).

Tokia, data eta sinadura.

Iragarkiaren kodea: L2506035