1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
578E/2025 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun Mentaleko fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.
Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, hainbat arau eman ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboentzako lanbide karrerako sistema arautzen duen apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legea garatzeko. Foru dekretu horretan, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa ezartzeaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.
Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretu horren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.
Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: lau urte igaro direlako izendatu zituztenetik eta, horrenbestez, haien agintaldia bukatu delako; karguari uko egin diotelako; erretiroa hartu dutelako, edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari utzi diotelako.
Adriana Goñi Sarriés andrea, eta Magdalena Otaño Tiscornia andrea, Eduardo Manrique Astiz jauna eta Javier Royo Moya jauna, zeinak batzordeburu eta batzordekide Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 6ko 1296E/2020 Ebazpenaren bidez izendatu ziren, lau urteko agintaldia bete dute, eta, beraz, ordezkatu egin behar dira.
Nafarroako Osasun Zerbitzuak Laura Barrado Los Arcos andrea proposatu du Osasun Mentaleko fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko burua eta Lucía Janda Galán andrea eta Miren López Lareki andrea kideak izateko.
Batzorde Tekniko Asistentzialak Ignacio Iraizoz Alonso jauna proposatu du Osasun Mentaleko fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izateko, Laura Barrado Los Arcos andrearen ordez.
Langileen Batzordeak Javier Royo Moya jauna proposatu du Osasun Mentaleko fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izateko.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Adriana Goñi Sarriés andrea, Osasun Mentaleko fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko burua.
2. Kargutik kentzea Magdalena Otaño Tiscornia andrea, Eduardo Manrique Astiz jauna, Laura Barrado Los Arcos andrea eta Javier Royo Moya jauna, Osasun Mentaleko fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kideak.
3. Osasun Mentaleko fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko buru izendatzea Laura Barrado Los Arcos andrea.
4. Osasun Mentaleko fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea Lucía Janda Galán andrea eta Miren López Lareki andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatuta.
5. Osasun Mentaleko fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea Ignacio Iraizoz Alonso jauna, Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
6. Berriro izendatzea batzorde horretako kide Javier Royo Moya jauna, Langileen Batzordeak proposatuta.
Gisa horretan, honako hau da Osasun Mentaleko Batzordearen osaera:
Batzordeko burua: Laura Barrado Los Arcos andrea.
Batzordeko kideak:
–Lucía Janda Galán andrea, Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatuta.
–Miren López Lareki andrea, Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatuta.
–Virginia Basterra Gortari andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 13ko 2016E/2023 Ebazpenaren bidez izendatua.
–Ignacio Iraizoz Alonso jauna, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
–M.ª Carmen Martín Contero andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 13ko 2016E/2023 Ebazpenaren bidez izendatua.
–Javier Royo Moya jauna, Langileen Batzordeak proposatuta.
–Idazkaria: Ana Isabel Salcedo Condón andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 13ko 2016E/2023 Ebazpenaren bidez izendatua.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
8. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabilita.
Iruñean, 2025eko apirilaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2505569