86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUFIAKO KONTZEJUA

Metautengo Udalak eskumenak uztea kontzejuaren esku

Zufiako Kontzejuak, 2025eko urtarrilaren 9an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen onartzea Metautengo Udalak eskumen batzuk uztea kontzejuaren esku, horretarako onetsitako hitzarmenaren arabera. Hona hemen, laburturik, eskumenen banaketa:

Metautengo Udalak Zufiako Kontzejuaren esku uzten ditu honako eskumen hauek, zeinak Udalak bereak baititu, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 29. artikuluari (Toki Administrazioari buruzko Foru Legea):

–Bide publikoen zoladura.

–Biztanleguneetarako sarbideak.

Bost urtez erabiliko du eskumen hori.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Zufian, 2025eko apirilaren 7an.–Kontzejuko burua, Cristina Zudaire Landa.

Iragarkiaren kodea: L2505368