86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldatzea 1. poligonoko 274. lurzatiaren A azpilurzatiaren kalifikazio juridikoa, eta soberako lurzati gisa sailkatzea. Jendaurreko informazioa

Puiuko Udalak, apirilaren 9ko Alkatetzaren 2025/0043 Ebazpenaren bidez, espedientea ireki du 1. poligonoko 274. lurzatiaren A azpilurzatitik banandutako 796,97 m²-ko azaleraren kalifikazio juridikoa aldatzeko, soberako lurzati gisa sailkatze aldera. Helburua da gero zuzenean besterentzea mugakideei.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok kontsultatu eta aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexa, erreklamazio edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko foru legea).

Puiun, 2025eko apirilaren 9an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2505467