86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Okupatu aurreko aktak egiteko deialdia, Ilundain errotaren ibai-erreserba egiteko obretarako desjabetze espedientean (Runa 2025 proiektua, B.8 ekintza)

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen bi mila eta hogeita bosteko apirilaren hogeita lauan:

REV 24-ABR-25 (1/EV).

Aztertu da 2024ko azaroaren 25eko tokiko gobernu batzarrean hartutako Erabakia, zeinaren bidez onetsi baitzen Ilundain errotaren ibai-erreserba egiteko obretarako proiektua (RUNA 2025 proiektua, B.8 ekintza). Proiektuan jasorik daude proiektuak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda, lur horiek okupatzea eta eskuratzea guztiz beharrezkotzat jotzen baita.

Erabaki hori ikusirik, Iruñeko Udalaren 2025eko otsailaren 6ko osoko bilkurak erabaki zuen proiektua onura publikokoa dela deklaratzea, desjabetze-espedienteari hasiera ematea, hasiera batez onetsiz proiektuak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen banakako zerrenda, eta erabaki hori 15 eguneko epean jendaurrean jartzea, alegazioak aurkezteko. Erabaki hori 2025eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean.

2025eko apirilaren 3ko osoko bilkuran erabaki zen, besteak beste, hasierako onespenaren erabakiaren aurka aurkeztutako alegazioak ezestea, proiektuak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda onestea eta higiezinak okupatzeko beharra deklaratzea.

Nafarroako Gobernuaren 2025eko apirilaren 16ko Erabakiaren bidez, deklaratu zen presakoa zela Ilundain errotaren ibai-erreserba egiteko obretarako proiektuak (RUNA 2025 proiektua, B.8 ekintza) ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea nahitaez desjabetzeko.

Ondorioz, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52.2 artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta 2025eko apirilaren 3ko osoko bilkuran hartutako Erabakian adierazitakoarekin, honako hau,

EBATZI DUT:

1.–Ilundain errotaren ibai-erreserba egiteko obretarako proiektuak (RUNA 2025 proiektua, B.8 ekintza) ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2025eko maiatzaren 15ean, 10:00etan, ager daitezen Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzian (Armada etorbidea 2, 6. solairua), okupatu aurreko aktak egiteko eta, hala badagokio, okupazio aktak egiteko.

2.–Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroaren ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

3.–Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bietan eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

4.–Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2025eko apirilaren 24an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2506146