86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hirigintza-koordinaziorako hitzarmena, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren eta Iruñeko Udal Plan Orokorraren artean. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2025eko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-ABR-25 (4/CU).

«Hasiera batez onetsirik Hirigintza-koordinaziorako hitzarmena, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren eta Iruñeko Udal Plan Orokorraren artean, jendaurrean jarri zen (hogei egun balioduneko epean, argitaratu zenetik hasita, 2025eko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 23an). Hori dena, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 24. eta 25. artikuluekin. Jasoa dago, halaber, argitaratu izana tokiko prentsan, Diario de Noticiasen eta Diario de Navarran, 2024ko abenduaren 26an, eta baita Udalaren iragarki-taulan ere.

Jendaurreko aldiaren baitan eta ezarritako epearen barnean, alegazio bakarra aurkeztu da, Ana Arizpeleta Lachetak sinatua eta 2025eko otsailaren 19an aurkeztua (sarrera-zenbakia: 2025/15023). Alegazioan, hasiera batez onetsitako hitzarmeneko determinazioak azaldu ondoren, bere jabetzako diren Iruñeko 5. poligonoko 1036. eta 1037. lurzatiak kokatuak dauden C-3 unitateari dagokion ukipenaren inguruan eskaera egiten du: C-3 unitateko lurrak Iruñeko Udal Planean sartzea, halako moduz non sortuko baitute ondare bilakatzen ahal den bizitegietarako aprobetxamendua, eta, zehazki, bizitegietarako erabileratzat sailkatutako orubeak, birpartzelazio proiektuaren ondorioz, eta bazter geldituko baita edozein eratako desjabetzea.

Hasiera batez onetsitako Hitzarmenari alegazioak egiten bazaizkio, laugarren erabakian ezarritako Jarraipen-batzordeak ezesten ahalko ditu, edo, kasua bada, Hitzarmeneko alderdiei alegazioak baiestea proposatu. Hori dena, bat etorriz Hitzarmenaren seigarren erabakiarekin.

Espedientean jasota dago Jarraipen-batzordeak hartutako erabakia, baiespen partziala proposatuz, era honetan:

Aipatu aldaketan hitzartutako determinazioen artean (C-3 unitatea eta C1 unitatearen zati bat) dago Sadar ibaiaren alboko eremuaren antolamendua, berdegunea - parkea erabilera orokorra du. Eta, Arizpeleta andreak bere alegazioan adierazi bezala, egiazki, "dagokion birzatiketa (urbanizatzeko proiektuaren aitzinetik edo aldi berean egitekoa) hasiko da lurzatien titulartasuna behin izanda, eremu hori parke publiko bilakatzeko, Ibai Parkean egoki barneratzeko behar diren ezaugarriekin eta kalitate estandarrekin".

UGPSan (udalez gaindiko plan sektoriala) jasotako azalpenengatik eta arauketarengatik alegazio egileak ulertzen du "badirudiela ez dela izanen berdinbanaketarako tresna bat (birpartzelazioa) C-3 unitateko lurrak parke publiko gisa Udalari jabetzan emateko; horrek susmarazten digu lur guziak eskura izateko aitzinetik desjabetzea edo nahitaezko eskuratzea izanen dela (...)"; horregatik proposatzen du testu bat gehitzea, C-3 unitatea UGPStik kanpo uztea lotzeko C-3 unitatea erabat sartzearekin bizitegietarako erabilera orokorreko hiri lurzoru eremura, konpentsazio, lankidetza edo borondatezko birzatiketako sistemak erabiliz, egungo C-3 unitatearen azalera nahitaezko eta doako lagapen bilakatuz Iruñeko Udalaren alde, zamarik gabeko berdegune - parke publikoaren erabilerarako; horrela, C-3ko lurren jabeari legokioke ondare bilakatzen ahal den hirigintzako aprobetxamendua, bizitegitarako, dagokion birpartzelazio-proiektuan.

Horrela bada, hitzarmenaren irismenari eta edukiari ez dakarkie kalterik adieraztea UC-3 unitatearen barne dauden lurrak eskuratzen eta garatzen ahalko direla jarraikiz proposatuko den planeamenduaren aldaketak ezartzen duenari. Hots, lur horiek lor daitezke uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan jasotako edozein kudeaketa sistemaren bidez (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina). Hala eta guztiz ere, baldin bizitegietarako erabilerei dagokienez, ondare bilakatzen ahal diren aprobetxamenduen eskubideak (erabiltzen badira birzatikatze berdinbanaketa teknikak) gainditzen badu planeamenduaren aldaketa, edo gehiegizko injerentzia bat bada, zeinaren azterketa eta eskumena Iruñeko Udalarenak baitira, behin azterturik proposatu den antolamendu eta kudeaketa egokia, eta dagozkion hirigintza-jarduketak gauzatzeko.

Horrek dakar hein batean onestea aurkezturiko alegazioa, baina ezestea Arizpeleta andreak UGPSean sartzeko egin duen eskaera hau: osoki sartzea erabilera orokorreko hiri-lurzoru batean, gauzatuko dena kooperazio, konpentsazio edo borondatezko birzatiketa sistemen bidez, halako moduz non, eremu berriaren berdinbanaketa prozesuan, esleitzen zaizkion bizitegietarako aprobetxamenduak, ondare bilakatzen ahal direnak dagozkien hirigintza-zamekin.

Halaber, gehitzen da NUPek (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eginiko ekarpena, non berresten baita UC-3 unitatearen barnean dauden NUPeko lurrak berriz ere geldituko direla Nafarroako Foru Komunitateko ondarean.

Horiek horrela, honako hau erabaki da:

1. Hein batean baiestea Ana Arizpeleta Lachetak egin duen alegazioa, azaldutako moduan.

2. Hasiera batez onetsitako dokumentua aldatzea, aintzat hartuz hein batean baietsitako alegazioa.

3. Behin betiko onestea "Hirigintza-koordinaziorako hitzarmena, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren eta Iruñeko Udal Plan Orokorraren artean" dokumentua, aldaketa gehiturik.

4. Hitzarmenaren jarraipen-batzordeko Udalaren ordezkariaren izendapena berrestea (titularra eta ordezkoa), zeina egin baitzen Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariaren 2025eko martxoaren 17ko ebazpenaren bidez.

5. Alkateari ahalmena ematea Hitzarmena sinatzeko.

6. Hitzarmena hirigintza-hitzarmenen artxiboan jasotzea, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 26 artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

7. Erabaki hau jakinaraztea Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari eta Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiari (biak Nafarroako Gobernuarenak), eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2025eko apirilaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2505589