86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Aldaketa, Eraikingintza ordenantzaren 30. artikuluan

Miranda Argako Udalak, 2025eko apirilaren 15ean egin bilkura berezian, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa puntuala, Miranda Argako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehatuko determinazioetan. Zehazki, Eraikingintza ordenantzaren 30. artikulua aldatzen da, fatxaden hirigintzako baldintzak aldatzeko. Sustatzailea Miranda Argako Udala bera da.

Aldatutako araudia argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina).

Miranda Argan, 2025eko apirilaren 15ean.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2505850