86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Zolaketaren eta biztanleguneetako sarbideen eskumenak eskuordetzan ematea

Metautengo Udalak, 2024ko abenduaren 18an egindako osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehena.–Zolaketaren eta biztanleguneetarako sarbideen udal-eskumena, ibarreko 6 kontzejuei dagokiena, 5 urtez eskuordetzan ematea.

Bigarrena.–Xedatzea eskumenen eskuordetza indarrean sartuko dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, udal honen eta kontzeju bakoitzaren arteko hitzarmena gauzatu ondotik.

Hirugarrena.–Akordio honen eranskin gisa jasotzen diren eskumenak eskuordetzan emateko hitzarmena onestea eta alkateari baimena ematea akordioa sinatzeko, bai eta hura formalizatzeak eskatzen dituen egintza guztietarako ere.

Laugarrena.–Erabaki hau kontzejuei jakinaraztea, hemen emandako eskumenen eskuordetza onar dezaten.

Bosgarrena.–Kontzejuek eskumenen eskuordetza onartzen dutenean, akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela zehaztea, jendartean zabaltzeko.

Seigarrena.–Gastuak baimentzea eta horretarako erabiltzea zirkulazio-zergaren % 50 eta EIOZtik bildutako diruaren % 50, toki-erakunde honek 2025ean indarrean duen aurrekontu orokorreko aurrekontu-aplikazioaren kontura, bai eta etorkizuneko ekitaldietako gastuak jasan ahal izateko adinako aurrekontu-gordailu egokia eta nahikoa aurreikusteko konpromisoa hartzea ere.

Hori guztia dela eta, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuaren edukiarekin bat.

Metautenen, 2025eko apirilaren 7an.–Alkatea, Oihana Beraza Martinez.

ESKUORDETZA-HITZARMENA

Metautenen, 2025eko urtarrilaren 24an.

HONAKO HAUEK BILDU DIRA:

Alde batetik, Oihana Beraza Martínez andrea, alkate gisa eta Metautengo Udala ordezkatuz, Udaleko idazkaria harekin dela.

Beste alde batetik, –, presidente gisa eta – kontzejua ordezkatuz, kontzejuko idazkaria harekin dela.

Alderdiek aitortzen dute badutela legezko gaitasun nahikoa eskumenak eskuordetzan emateko araubidearen administrazioarteko hitzarmen arauemaile hau emateko, Metautengo Udalaren eta – kontzejuaren artekoa, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legeak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (EDL 1990/13970) 30.1 artikuluak ematen dizkieten eskumenez baliatuz. Ondorio horietarako,

HONAKO HAU ADIERAZI DUTE:

Lehena.–Metautengo Udalak eta – kontzejuak beharra eta aukera ikusi dute administrazioarteko hitzarmen bat sinatzeko, zeinak jasoko baitu eskumenak kontzeju horren alde eskuordetzan emateko araubidea, zolaketari eta biztanleguneetako sarbideei dagokienez.

Metautengo udalerria eratzen duten gainerako kontzejuek ere onartuko dute eskumenen eskuordetza hori.

Hala, Metautengo Udalak eskumen propiotzat ditu aitortuak, besteak beste, bide publikoak zolatzea eta biztanleguneetako sarbideak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (EDL 1990/13970) 29. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 25.2 artikuluari dagokionez.

Ondorio horietarako, egokitzat jotzen da eskumenak eskuordetzan ematea – kontzejuari, bide publikoak zolatzeko eta biztanleguneetako sarbidearen zerbitzu publikoa eman dezan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (EDL 1990/13970) 30.1 artikuluak xedatzen du udalerriak kontzejuetan eskuordetzen ahal dituela bere eskumenekoak diren obrak egitea edo zerbitzuak ematea, betiere kontzejuek eskuordetzea onartzen badute eta haien interesei eragiten badiete, kudeaketa publikoaren eraginkortasuna hobetzeko eta herritarren parte-hartze handiagoa lortzeko. Hirigintzako eskumenak ez zaizkie inoiz ere eskuordetuko kontzejuei.

Horrekin bat etorriz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (EDL 1990/13970) 30.4 artikuluan aurreikusten da eskuordetzen araubide juridikoa udalerrietarako lege orokorrek xedatuko dutela.

Araubide juridiko orokor horri dagokionez, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legeren (EDL 1985/8184) 27. artikuluak hau zehazten du:

Eskuordetzak zehaztu beharko ditu haren irismena, edukia, baldintzak eta iraupena (ez da izanen bost urtetik beherakoa), baita eskuordetza ematen duen administrazioak beretzat gordetako eraginkortasun-kontrola, eta berak esleitutako giza baliabideak eta baliabide materialak eta ekonomikoak ere; horrek ez die gastu handiagoa eragin behar administrazio publikoei.

Eskuordetzarekin batera, memoria ekonomiko bat aurkeztu beharko da, zeinean justifikatuko baitira apartatu honetako bigarren paragrafoan zehazten diren printzipioak eta baloratuko baita ukitutako administrazio publikoen gastuaren inpaktua; inola ere ez zaie gastu handiagorik eragiten ahalko.

6. Eskuordetzarekin batera, kasu guztietan, dagokion finantzaketa aurkeztu beharko da. Horretarako, beharrezkoa izanen da administrazio eskuordetza-emaileak aurrekontu-zuzkidura egokia eta nahikoa izatea ekitaldi ekonomiko bakoitzerako; baliogabea izanen da zuzkidura hori falta bada.

Horrenbestez, eskuordetzaren araubide juridikoak xedatzen du eskuordetzarekin batera, kasu guztietan, dagokion finantzaketa aurkeztu beharko dela. Horretarako, beharrezkoa izanen da administrazio eskuordetza-emaileak aurrekontu-zuzkidura egokia eta nahikoa izatea ekitaldi ekonomiko bakoitzerako, bermatuko duena erakunde eskuordetuak zerbitzua ematea.

Udalaren eta kontzejuen arteko zuzkidura ekonomikoaren bermea lankidetza bidez garatuko da, kudeaketa lagatzeko hitzarmen baten bidez. Alderdi horri dagokionez, Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren 2000ko ekainaren 15eko epaian (EDJ 2000/28492) ondorioztatzen da udalerriak eta kontzejuak berezko nortasun juridikoko toki-erakunde desberdinak direla, lankidetza- eta elkarlan-tekniken bidez gauzatzen dituztenak beren harremanak, haien kudeaketan eraginkortasun eta errentagarritasun handiagoak lortzeko aukera ematen baitiete.

Oro har, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen (EDL 2015/167833) 3.1.k) artikuluan, administrazio publikoen arteko lankidetzaren, elkarlanaren eta koordinazioaren printzipioa jasotzen da, eta, 47. artikulutik eta 53. artikulura, hitzarmenen araubide oso bat garatzen da eta haien gutxieneko edukia, motak, iraupena eta iraungipena zehazten dira eta Kontuen Auzitegiak kontrolatu behar dituela bermatzen.

Azkenik, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen (EDL 2015/167833) 140.1 artikuluak dio administrazio publikoek, jarduteko eta beste administrazio batzuekin nahiz haiei lotutako edo haien mendeko entitate edo erakundeekin erlazionatzeko, besteak beste bete behar dituztela SPAJLaren 140.1 artikuluko c) eta d) letretan xedatutako printzipioak; hauek dira:

1. Administrazio publikoek, jarduteko eta beste administrazio batzuekin nahiz haiei lotutako edo haien mendeko entitate edo erakundeekin erlazionatzeko, printzipio hauek errespetatuko dituzte:

c) Elkarlana, helburu komunak lortzeko gainerako administrazio publikoekin aritzeko betebeharra dela ulertuta.

d) Lankidetza, bi administrazio publikok edo gehiagok, beren borondatez eta beren eskumenak erabiliz, berariazko konpromisoak hartzen dituztenean, ekintza komun baten alde.

Bigarrena.–Hitzarmen honen bidez, alderdi bakoitzaren betebehar eta eskubideak zehaztu nahi dira haren xedea eta helburuak kontuan hartuta, bai eta Metautengo Udalak – kontzejuari 2025etik 2029 bitarteko ekitaldietan egin beharreko ekarpenak zehaztu ere, barne direla ekarpenak eta partaidetzak berraztertzeko eta eguneratzeko formulak, dagokionean.

KLAUSULAK

Lehena.–Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen xedea da Metautengo Udalaren eta – kontzejuaren arteko araubide juridikoa xedatzea, eskumen propioei eta zerbitzuei dagokienez, eskuordetzan emanen baitira; halaber, eskuordetzan emandako eskumenen araubide finantzarioa zehaztea, – kontzejuak Udalaren afektazio berezirik gabeko diru-sarreretan duen partaidetzari dagokiona, hartuko diren zerbitzuak behar bezala emateko.

Bigarrena.–_ kontzejuak bere gain hartzen duen eskumenen araubidea.

– kontzejuak, zeinak ahalmen juridiko osoa baitu, bere gain hartzen ditu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (EDL 1990/13970) 30.1 artikuluak ematen dizkion ahalmenak.

Ondorio horietarako, bere erantzukizunaren pean eta bere baliabide pertsonal eta material propioak erabiliz, eskumen hauek gauzatuko ditu:

Bide publikoen zolaketa eta biztanleguneetako sarbideak.

Udalak – kontzejuari ordainduko dio, bere gain hartutako eskumen eta zerbitzuengatik eta 2025etik 2029rako ekitaldietarako, zirkulazio-zergaren diru-bilketaren % 100, dagozkion ekitaldietan, hurrengo klausulan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ekarpen ekonomikoa zehazteko irizpideak.

1. Hitzarmen honetako klausulan adierazitako ekarpen ekonomikoa zirkulazio-zergaren urteko diru-bilketaren konturakoa da.

3. Horrez gainera, bestelako baliabide batzuk ere lortzen ahalko ditu, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, kontzejuaren ogasuna osatzen dutenak, lehenago adierazitako eskumenak dagokion moduan finantzatzeko.

Laugarrena.–Ordaintzeko modua.

Banku-transferentzia, ekitaldi bakoitzeko bigarren hiruhilekoan.

Bosgarrena.–Ekarpenak berraztertzeko eta eguneratzeko formulak.

Nafarroako Foru Komunitatearen aurrekontu orokorretan onartzen direnak, zirkulazio-zergaren tarifak eguneratzeari dagokionez.

Seigarrena.–Esleitzen diren baliabide pertsonalak eta materialak.

Udaleko langileen laguntza espedienteak kudeatzeko eta kontzejuen teknikariaren arreta, bai eta Udalak dituen makineria eta zerbitzu teknikoak ere.

Zazpigarrena.–Atzera egitea eta eskuordetza ezeztatzea.

Udalak, eskuordetzan emandako zerbitzuen titularra izanik, haien prestazioa egokia izan dadin zainduko du, erabilgarri dauden baliabide ekonomikoak kontuan hartuta. Horregatik, – kontzejuak, edozein unetan eta osoko bilkuran erabakitako akordio bidez, Udalari jakinarazten ahalko dio uko egiten diola zerbitzuak emateari eta egindako eskuordetzari; kasu horretan, Udalak hartuko luke zerbitzu horien erantzukizuna.

Atzera egite hori eraginkorra izan dadin, kontzejuak berariaz jakinarazi beharko dio Udalari, gutxienez eskuordetza eraginik gabe geldituko den ekitaldia baino 3 hilabete lehenago. Udalak zerbitzuak kudeatzeko ardura hartzen duen ekitaldi horretatik aurrera, hitzarmenean jasotako finantzaketaren zenbatekoa jasotzeari utziko dio kontzejuak.

Eskuordetzan emandako zerbitzuak egoki emateari uzten badio kontzejuak, Udalak, errekerimendua eta dagokion espedientea egin ondotik, emandako eskuordetza atzera botatzen ahalko du.

Zortzigarrena.–Eskumenak eskuordetzan ematearen indarraldia.

5 urte.

Eta behar diren ondorioetarako jasota geldi dadin, eta adostasunaren frogagarri, bi alderdiek hitzarmen hau sinatu dute, bi aletan, ondorio bakar baterako, idazpuruan ageri den toki eta orduan.

Iragarkiaren kodea: L2505354