2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Jarduera-lizentziaren eskaera. Lurpeko linea elektrikoa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Joluga Energy SL.
Jarduera: lurpeko linea elektrikoaren jarduera sailkatuetarako proiektua (24 Mw-eko Joluga haize-parkeko neurtzeko gunekoa eta 66 kV-ko maniobra azpiestaziokoa).
Tokia: Irunberriko Borda mugartea (Nafarroa).
Irunberrin, 2025eko apirilaren 23an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L2505998