86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

548E/2025 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, hainbat arau eman ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboentzako lanbide karrerako sistema arautzen duen apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legea garatzeko. Foru dekretu horretan, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa ezartzeaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretu horren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion batzorde tekniko asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: lau urte igaro direlako izendatu zituztenetik eta, horrenbestez, haien agintaldia bukatu delako; karguari uko egin diotelako; erretiroa hartu dutelako, edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari utzi diotelako.

Langileen Batzordeak proposatuta, Jesús Angel Hernández Galán jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743/2019 Ebazpenaren bidez batzordekide izendatu zen, eta lau urteko agintaldia bete du, beraz, ordezkatu egin behar da.

Langileen Batzordeak proposatu du M.ª Concepción Goñi Orayen andrea izendatzea osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jesús Angel Hernández Galán jauna, osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kidea, kargutik kentzea.

2. M.ª Concepción Goñi Orayen andrea osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea, Langileen Batzordeak proposatuta.

Horrenbestez, honako hau da osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera:

Batzordeburua: José Manuel Martínez Segura jauna.

Batzordeko kideak:

–Marta Barrado Los Arcos andrea, zeina izendatu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 3ko 110E/2023 Ebazpenaren bidez.

–Amparo Larequi García andrea, zeina izendatu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez.

–Aurelia Mena Mur andrea, zeina izendatu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Jesús Elizalde Eguinoa jauna, zeina izendatu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Jaime Riu Pelegri jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 23ko 868E/2021 Ebazpenaren bidez izendatua, Tuterako Reina Sofía ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–M.ª Concepción Goñi Orayen andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.

Idazkaria: Ana Isabel Salcedo Condón andrea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabilita.

Iruñean, 2025eko apirilaren 2an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2505191