2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GAUZAKO KONTZEJUA
Metautengo Udalak eskumenak uztea kontzejuaren esku
Gauzako Kontzejuak, 2025eko martxoaren 31n egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen onartzea Metautengo Udalak eskumen batzuk uztea kontzejuaren esku, horretarako onetsitako hitzarmenaren arabera. Hona hemen, laburturik, eskumenen banaketa:
Metautengo Udalak Gauzako Kontzejuaren esku uzten ditu honako eskumen hauek, zeinak Udalak bereak baititu, jarraikiz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 29. artikuluari:
–Bide publikoen zoladura.
–Biztanleguneetarako sarbideak.
Bost urtez erabiliko du eskumen hori.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Gauzan, 2025eko apirilaren 8an.–Kontzejuko burua, Victor Alberto Garcia Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2505471