2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Deklaratzen da "Zizur Zendeako Bizikleta-sare bat Garatzeko Proiektuaren eranskina" deritzon proiektua onura publikokoa dela eta bertan jasotako eskubideak desjabetu egin behar direla. Jendaurreko informazioa
Zizur Zendeako (Nafarroako Foru Komunitatea) Udaleko alkate udalburuak, honen bidez jakinarazten dizu ezen, Udalbatzak 2025eko martxoaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuela, bertaratuek aho batez onarturik. Hona hemen haren testua:
3.–Deklaratzen da "Zizur Zendeako Bizikleta-sare bat Garatzeko Proiektuaren eranskina" deritzon proiektua onura publikokoa dela eta bertan jasotako ondasun eta eskubideak desjabetu egin behar direla. Ikusirik, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 340/2024 Ebazpenaren bidez, baimena ematen zaiola Zizur Zendeako Udalari bi tarte berri sortzeko hein batean gauzatuak diren Zizur zendearen bizikleta-sarean, NA-7010 errepidearen albotik (Asterain-Irurtzun).
Izan ere, "Zizur Zendeako Bizikleta-sare bat Garatzeko Proiektuaren eranskina" deritzon proiektuak dakar hasierako proiektuaren arabera gauzatutako jarduketaren araudiarekiko ez-betetzeak eta gabeziak zuzendu beharrari dagokion jarduketa: NA-7010 errepidetik bizikleta-sarera ezarri sarrerak ez ziren egokiak, eta hein batean gauzaturik daude.
Udal zerbitzuen txostenak ikusi ondoren eta Hirigintzako Informazio Batzordeak 2025eko martxoaren 10ean irizpena emanik.
Horrenbertzez, Osoko Bilkurak honako erabaki hau hartu zuen, bertaratuek aho batez onarturik. Hona hemen,
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea "Zizur Zendeako Bizikleta-sare bat Garatzeko Proiektuaren eranskina" deritzon obra proiektua.
Bigarrena.–Desjabetze-espedientea hastea, eta onestea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Hirugarrena.–Berariaz deklaratzea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda onura publikokoa dela eta nahitaez okupatu beharra dagoela, desjabetze ondorioetarako, erabaki honen azalpen zatian jasotzen diren arrazoiengatik.
Laugarrena.–Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, espedienteak ukitzen dituela uste dutenak ager daitezen eta, hala badagokio, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.
Bosgarrena.–Erabaki hau jendaurrean edukitzea, udal honen iragarki-taulan ezarriz eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratuz.
Seigarrena.–Erabaki hau proiektuak ukitutako lurzatien jabeei jakinaraztea.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; era berean, ohartarazten da ezen, ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauetako jar daitekeela, hautara, adierazten diren epeen barnean, jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua hilabeteko epean (39/2015 Legearen 123.1 eta 124.1. artikuluak).
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, hilabeteko epean (6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak).
–Errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean (29/1998 Legearen 8.1. artikulua).
Gazolatzen, 2025eko martxoaren 27an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
PROIEKTUAK UKITZEN DITUEN ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
ZENBAKIA | POLIGONOA | LURZATIA | AZALERA, GUZTIRA (m²) | DESJABETU BEHARREKO AZALERA (m²) | TITULARRA |
1 | 5 | 247 | 120.262,02 | 941,61 | MARÍA ISABEL RODRIGUEZ GUTIERREZ |
PATRICIA RODRIGUEZ GUTIERREZ |
JAVIER RODRIGUEZ ZUNZARREN |
MARIANO FELIPE RODRIGUEZ ZUNZARREN |
2 | 5 | 241 | 15.391,07 | 136,35 | FELIX LIZARRAGA PEREZ |
Iragarkiaren kodea: L2505463