2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 9. poligonoko 181. partzelan. Hasierako onespena
Berako Udaleko alkateak, 2025eko apirilaren 15ean emandako Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen 9. poligonoko 181. partzelaren barrutirako (Eztegara pasealekua 2) hiri-jarduketarako plan berezia. Ainhoa Elgorriaga Tombo da sustatzailea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, aztertu eta alegazioak aurkeztu ditzaten.
Beran, 2025eko apirilaren 16an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2505856