2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Baztango tartean, "Bidasoko Bide Berdea egokitzeko lanak, Doneztebe, Bertizarana eta Elizondo arteko tartean" izeneko proiektua okupatu aurreko aktak egiteko deialdia
Baztango Udaleko alkateak 2025eko apirilaren 25ean emandako 282 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:
1. Proiektuaren eraginpean dauden ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2025eko maiatzaren 29an Baztango udaletxera ager daitezen, okupatu aurreko aktak eta, hala badagokio, eraginpean dauden ondasunen eta eskubideen behin betiko okupazioaren aktak jasotzeko.
2. Ekitaldi horretara proiektuaren eraginpean daudenek berek joan beharko dute, edo, bestela, haien izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona batek ordezkatuta, eta ondasunen titulartasuna egiaztatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aurkeztu beharko dituzte, eta egoki iritziz gero, peritu bat eta/edo notario bat ere eraman ahal izanen dituzte, beren kontura.
Ekitaldi horretara, halaber, Baztango Udalaren alkate jauna joanen da, Udalaren ordezkari gisa, edo hark eskuordetuko duen Udalbatzako beste kide bat.
3. Administrazioko peritu izendatzea honako hauek: Gabriel Olagüe Santesteban jauna eta Anabel Beunza Munarriz andrea.
4. Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Baztango Udaleko iragarki-tauletan eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkari batean.
5. Ebazpen honen edukia proiektuaren eraginpean dauden titularrei jakinaraztea, banakako zitazio-zedularen bidez.
Eta halaxe ematen da argitara, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Baztanen, 2025eko apirilaren 25ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2506245