2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Kooperatibista gazteentzako beken deialdia. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 826144.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/826144).
Xedea: oinarri hauen xedea da Arakilgo gazteak sentsibilizatzea garapen-bidean dauden herrialdeetako garapen-lankidetzarako ekintzei dagokienez, eta gazteen artean herri eta kultura desberdinen arteko elkartasun-kultura sustatzea.
Onuradunak: Arakilen jaioak diren gazteak edo eskaera aurkeztu baino bost urte lehenagotik Arakilen erroldatuta daudenak, egun horretan 18 eta 35 urte bitartean dituztenak eta diruz lagundutako GGKEarekin (garapenerako gobernuz kanpoko erakundea) lan-harremanik ez dutenak.
Eskaerak aurkezteko epea: hogei egunekoa izanen da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Laguntza hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Arakilgo Udalaren web-orrian.
Arakilen, 2025eko apirilaren 9an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2505466