2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
Proiektua, NA-10347 matrikuladun ehiza-barrutia aldatzeko
Bete daitezen abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea (Nafarroako Ehizari buruzko Foru Legea) eta haren Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretua, aditzera ematen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Anueko eta Ezkabarteko udal bulegoetan, baita Soraurengo kontzejuko iragarki-taulan ere, NA-10.347 ehiza-barrutia aldatzeko proiektuari buruzko espedientea, proiektuaren arabera barrutian sartuko diren lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko haien lurrak sartzeari.
Aipatutako ehiza-barrutian sartuko den mugapea: Sorarurengo 14. poligonoa.
Anuen, 2025eko apirilaren 24an.–Anueko alkate eta barrutiaren titularra, Miguel Ángel Larrayoz.
Iragarkiaren kodea: L2506145