2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, gidari-peoiaren plaza bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitateko buruak, 2025eko urtarrilaren 31ko ebazpen baten bidez, gidari-peoi bat hautatzeko deialdiaren oinarriak onetsi zituen. Deialdi hori 2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27koan.
Ikusirik izangaiek aurkeztutako eskabideak eta agiriak, eta ikusirik, orobat, izangai guztiak onartu direla, Mankomunitateko buruak honako ebazpen hau eman du:
Lehenbizikoa.–Onartuen behin betiko zerrenda onestea, honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin gidari-peoiaren plaza bat, lan-kontratudun finkoen araubidean, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatean.
Izangai onartuak:
DEITURAK ETA IZENA | NANa |
ARRO ARANSAY, JOSE MARIA | ****5267* |
CLAVERIA HERNANDEZ, ENRIQUE | ****0456* |
DE LOS SANTOS CORREIA, JONI | ****9172* |
EL BOUKYLY MAAROUFI, AZIZ | ****7396* |
GUTIERREZ MARTINEZ, JORGE | ****8150* |
JIMENEZ PETITE, PEDRO JESUS | ****7931* |
LAGO LEOPOLDINA, ANTONIO | ****6195* |
PEREZ QUESADA, PEDRO | ****5664* |
Bigarrena.–Izangaiei komunikatzea gaitasun teorikoaren proba 2025eko maiatzaren 27an izanen dela, 17:00etan, Mankomunitatearen bulegoetan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean,mankomunitatearen iragarki taulan eta egoitza elektronikoaren gardentasun atarian.
Azkoienen, 2025eko apirilaren 8an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.
Iragarkiaren kodea: L2505412