2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
Deialdia, arduradunaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Moncayoko Ur Mankomunitateko buruak, 2025eko apirilaren 14an, 37/2025 Ebazpena onetsi zuen:
Arduradunaren plaza bat, plantilla organikoan 7 zenbakia duena, lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2024ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 4koan. Deialdiaren 9. oinarriari jarraikiz,
Eta izangaiak deialdiaren 8. oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkezturik,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Juan Ignacio Azagra Foncillas jauna Moncayoko Uren Mankomunitateko arduradun izendatzea, 7 zenbakia duen plaza bete dadin.
Bigarrena.–Honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Corellan, 2025eko apirilaren 14an.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2505793