2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, administrari lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Mankomunitateko buruaren 2025eko apirilaren 15eko 04/2025 Ebazpenaren bidez, eta Bortzirietako Hiri-hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen zerbitzuko administraria izendatzeko epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, Itziar Torres Cordoba andrea izendatu da administrari, lan-kontratudun finkoen araubidean, Bortzirietako Hiri-hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatean jardun dezan, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Etxalarren, 2025eko apirilaren 16an.–Mankomunitateko burua, Patxi Castillo Graciarena.
Iragarkiaren kodea: L2505858