2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTZIN-AMESKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2025erako lan publikoaren eskaintza
Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren apirilaren 24ko 10/2025 Ebazpenaren bidez, erakunde horretako lan publikoaren eskaintza onetsi da; lanpostu hau dauka:
LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | SARBIDEA | MAILA | OSAGARRIAK |
Lanpostua | Taldea |
ADMINISTRARI-OFIZIALA | LAN KONTRATUDUN FINKOA (TXANDA-KONTRATUAREN MODALITATEA) | OPOSIZIO-LEHIAKETA | C | 14,20 | 12 |
Aditzera ematen da, bete beharrez arlo honetan indarrean dagoen araudian xedatutakoa. Ohartarazten da ebazpen horren aurka honako hauek jar daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, zuzenduko zaiona egintza eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Antzinen, 2025eko apirilaren 24an.–Mankomunitateko burua, Oihana Beraza Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2506232