86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, gizarte-integrazioko teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Alkatetzak 1111/2025 Ebazpena eman zuen honako deialdi honi buruz: deialdia, gizarte-integrazioko teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Eguesibarko Udalaren zerbitzura aritzeko (2024eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdia, uztailaren 30ean). 2025eko apirilaren 8an honako erabaki hau hartu zen:

ERABAKIA:

1. Inmaculada Irigoyen Soria andrea izendatzea Eguesibarko Udaleko gizarte-integrazioko teknikariaren plaza betetzeko (lan-araubidekoa, C mailakoa, 6.20 zenbakia plantilla organikoan), izaera finkoarekin, jarraikiz tokiko gobernu batzarraren 2024ko ekainaren 27ko Erabakiaren bidez onartutako deialdiari (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).

2. Zehaztea lanpostuak bi hilabeteko probaldia izanen duela, deialdiaren 1.3 oinarrian xedatutakoaren arabera.

3. Izendatutakoak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapen hau udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki taulan argitaratu eta biharamunetik hasita. Justifikatutako arrazoirik gabe egiten ez badu, hautaketa-prozesutik eratorritako eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Sarrigurenen, 2025eko apirilaren 8an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2505601