86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Honako plaza hauek izendatzea: ehorzle, kirol-jardueretako monitore (atletismoa) eta kirol-jardueretako monitore (patinajea)

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduaren 2an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen udalaren lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).

Deialdi hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.

Alkatetzaren 2024ko irailaren 5eko ebazpen baten bidez (egun berean argitaratu zen deialdiaren web-fitxan), sarrera-prozeduraren deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko irailaren 5ean. Alkatetzaren irailaren 9ko, urriaren 2ko eta urriaren 8ko ebazpenen bidez (deialdiaren fitxan argitaratu ziren irailaren 9an, urriaren 3an eta urriaren 9an, hurrenez hurren), behin betiko zerrenda horren aldaketak eta zuzenketak onetsi ziren.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, betiere betetzen bazituzten deialdian eskatutako baldintzak, eta lekurik bazuten deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da lan-kontratudun finko gisa kontratatzea eta honako lanpostuak esleitzea.

–Alkatetzak 2025eko apirilaren 2an emandako 684. Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

Lehenbizikoa.–Felipe Sota Hernandez funtzionario izendatzea Tafallako Udalaren zerbitzura, ehorzle aritzeko.

Bigarrena.–Felipe Sota Hernandezi esleitzea ehorzlearen lanpostu hutsa (03.1.9 plaza zenbakia, D mailakoa, funtzionarioen araubidekoa).

Hirugarrena.–Izangaiak 2025eko apirilaren 7an jabetu behar du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea–).

–Alkatetzak 2025eko apirilaren 14an emandako 745. Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

Lehenbizikoa.–Andrea López de Goicoechea Lizarraga lan-kontratudun finko izendatzea Tafallako Udalaren zerbitzura, kirol-jardueretako monitore (atletismoa) aritzeko.

Bigarrena.–Ezaugarri hauek dituen lanpostu hutsa esleitzea: kirol-jardueretako monitorearen (atletismoa) lanpostua, 06.2.13 plaza zenbakia duena, D mailakoa, lan-kontratudunen araubidekoa.

Hirugarrena.–Izangaiak 2025eko apirilaren 15ean sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

–Alkatetzak 2025eko apirilaren 14an emandako 746. Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

Lehenbizikoa.–Luis Muñoz Puyales lan-kontratudun finko izendatzea Tafallako Udalaren zerbitzura, kirol-jardueretako monitore (patinajea) aritzeko.

Bigarrena.–Ezaugarri hauek dituen lanpostu hutsa esleitzea: kirol-jardueretako monitorearen (patinajea) lanpostua, 06.2.5 plaza zenbakia duena, D mailakoa, lan-kontratudunen araubidekoa.

Hirugarrena.–Izangaiak 2025eko apirilaren 15ean sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen edo ez badu lan-kontratu finkoa sinatzen –salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan–, eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko funtzionario edo lan-kontratudun izateko.

Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu beharko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2025eko apirilaren 15ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2505805