2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, industria-ingeniari teknikoen 3 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman du 2025eko apirilaren 8an:
Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko industria ingeniari teknikoen 3 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2024ko azaroaren 23an emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2024ko 261. NAOn, abenduaren 26koan, argitaratu baitzen,
EBATZI DUT:
1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:
Onartutako izangaiak:
NANa | ABIZENAK ETA IZENA |
**4489*** | BULDAIN AZANZA, NEREA |
**1542*** | EGUIZABAL VILLANUEVA, CARLOS FELIPE |
**1457*** | IZQUIERDO SOMOVILLA, ANTONIO |
Baztertutako izangaiak:
Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.a eta 2.1.b betekizunak.
NANa | ABIZENAK ETA IZENA |
**7436*** | EZQUERRO LANDIVAR, JAIME |
Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.b betekizuna.
NANa | ABIZENAK ETA IZENA |
**9561*** | RUIZ DE ARRIAGA REMÍREZ, MIGUEL ÁNGEL |
**6378*** | RUIZ URBIOLA, RAQUEL |
2.–Epaimahaiaren behin betiko osaera:
Epaimahaiburua: Francisco Iriarte Echenique, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorreko zuzendaria.
Epaimahaiburu ordezkoa: Ignacio Apezteguía Luquin, Iruñeko Udaleko Bulego Estrategikoko zuzendaria.
Epaimahaikidea: Rosa Chaler Blasco, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.
Epaimahaikide ordezkoa: Ainhoa Larrañeta Zaratiegui, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.
Idazkaria: Raquel Pérez García, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.
Idazkari ordezkoa: Beatriz Martínez Buldain, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.
3.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2025eko apirilaren 8an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2505393