86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FALTZES

Deialdia, erdi mailako teknikariaren plaza bat betetzeko, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez. Izendapen-proposamena

Deialdi bat argitaratu zen, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez Faltzesko Udalaren zerbitzuko funtzionario baten batek bete dezan erdi mailako teknikariaren plaza bat, B mailakoa. Deialdiaren oinarri arautzaileekin bat, 2025eko apirilaren 4an eratu zen epaimahaia, oposizioaldiko proba egin zen, eta onartutako izangaien merezimenduak baloratu ziren lehiaketaldian.

Egindako guztiaren ondorioz, epaimahaiak aho batez erabaki zuen puntuazio handiena lortu zuen izangaia kontratatzeko proposamena egitea.

Beraz, deialdiaren bederatzigarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da aipatu proposamena, Silvia Estévez Abeytua andrea kontrata dadin Faltzesko Udaleko erdi mailako teknikariaren plaza, B mailakoa, betetzeko.

Halaber, proposatutako pertsonari jakinarazten zaio ezen, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar egun balioduneko epean, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituela udaleko erregistro orokorrean: zinpeko aitorpena, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik; eta deialdiaren bigarren oinarriko d) apartatuan aipatzen den jatorrizko titulua.

Faltzesen, 2025eko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

Iragarkiaren kodea: L2505394