86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIRAUKI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Liburuzainaren izendapena

Alkatetzaren 2022ko azaroaren 17ko 57/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Ziraukiko Udaleko lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdi hori argitara eman zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an. Bat etorriz deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak eginiko proposamenarekin, Alkatetzaren apirilaren 1eko 20/2025 Ebazpenaren bidez, Joaquín Berrueza Ugarte izendatzen da Ziraukiko Udaleko langile lan-kontratudun finko, eta honako lanpostu hau esleitzen zaio: 1.–Liburuzaina, lanaldi partzialekoa.

Ziraukin, 2025eko apirilaren 10ean.–Alkatea, Pedro María Apesteguía Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L2505482