2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERA
Lan-araubideko arkitekto lanpostu bat barne-sustapen mugatuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia. Izendapen eta kontratazio proposamena
Abuztuaren 13ko 241/2024 zenbakia duen Alkatetzaren Ebazpenaren bidez onartu ziren lan-araubideko arkitekto lanpostu hau barne-sustapen mugatuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta oinarriak: plantilla organikoaren 22 zenbakia; A maila; derrigorrezko euskararen ezagutza, ahozko eta idatzizko C1 maila. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 181. zenbakian, 2024ko irailaren 5ean, eta akatsen zuzenketa 2024ko urriaren 4an, 202. zenbakian.
Oposizioa bukatu ondoren, apirilaren 9ko 93/2025 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, Gonzaga Jesús Aristondo Cartagena izendatzeko eta kontratatzeko proposamena onartu zen, aipatutako arkitekto lanpostua betetzeko, gainditu duen izangai bakarra baita.
Proposatutako hautagaiak deialdiaren 8.1 oinarrian zehaztutako agiriak aurkeztu beharko ditu Berako Udalaren Erregistro Orokorrean, hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Beran, 2025eko apirilaren 25ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2506260