2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERA
Akats zuzenketa deialdi honen oinarrietan: euskaraz dakiten bi garbitzaile lanpostu lan-araubidean eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia
Alkatetzaren 2025eko apirilaren 2ko 81. Ebazpenaren bidez, onetsi ziren deialdia eta oinarriak oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen garbiketako langileen bi lanpostu, euskaraz jakin beharrekoak, lan-kontratudunen araubidean.
Deialdia 2025eko apirilaren 24ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da. Deialdiaren oinarrietan honako akats hau atzeman da: 3.3. puntuan (eskabideak) ez da e) atala sartu.
Alkatetzaren 2025eko apirilaren 24ko 110. Ebazpenaren bidez, zuzenketa hau egin da:
EBAZTEN DUT:
1. Euskaraz dakiten bi garbitzaile lanpostu lan-araubidean eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko oinarrietako 3.3. puntua zuzentzea. Honela geratuko da:
"3.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:
a) Nortasun agiri nazionalaren (NANa) fotokopia, edo atzerritarren identifikazio zenbakiarena (AIZa).
b) Deialdi honen 2. oinarrian eskatzen diren titulazioen fotokopiak.
c) Eskatutako euskara-maila frogatzen duen agiria (B2 ahoz eta B1 idatziz).
d) Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, azterketak egiteko egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denboraren nahiz baliabideen aldetik. Kasu horretan eskabidean bertan adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.
e) Alegatzen diren merezimenduen egiaztagiriak. Izangaiek alegatu egin beharko dituzte deialdi honen seigarren oinarriaren arabera kalifikazio-epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak. Dokumentazio hori aurkezten ez bada eskabideetarako ezartzen diren epean eta moduan, merezimenduak ez dira baloratuko.
Puntu honetan adierazitako agiriak aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuko. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak."
2. Zuzenketa hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Horrenbestez, eskabideak aurkezteko epea luzatzen da (deialdiko 3.1. apartatuan ageri da), eta hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, akatsak zuzentzeko iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Beran, 2025eko apirilaren 24an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2506234